Errealekoak Eskoriatzan
1981. urtean lehen mailako Liga Txapelketa irabazi zuen Errealak eta urte hartan eskoriatzarrek omenaldi beroa egin zieten jokalariei. Argazki honek Luis Ezeizako kantxan egindako ekitaldia jasotzen du. IZENAK, ezkerretik eskumara: Gorriz, Felix Barandiaran (alkatea), Korta (Eskoriatza Kirol Elkartea), López Ufarte, Idigoras eta Kortabarria. Errealeko kamiseta jantzita duen mutikoa Gregorio Mediavilla da. Argazki hau eta 01366, 01368 zenbakidun argazkiak egun berekoak dira.
Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala