Argazki Indibiduala

Zaharren egoitzako sukaldea

Ref: 01603

Zaharren egoitzako sukaldean ateratako argazki honetan, garai hartan Gipuzkoako Diputatu Nagusia zen Imanol Murua ageri da, etxearen ardura zuten moja mertzedariekin batera. Ezkerretik eskumara: Sor Antonina, Sor Maricruz, Sor Loreto, X, Imanol Murua, Sor Dolores (Errexil), Maria Luisa Barberán (Mari, sukaldari lanetan egin zuen lan 17 urte inguru) eta Sor Nekane.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala