Argazki Indibiduala

Txirrindulari lasterketako sari banaketa

1953Ref: 01649

Eskoriatzan egiten zen txirrindulari lasterketako sari banaketan ateratako argazkia dugu hau. Erdian, bizikleta eta garaikurra eskuetan dituela, sariduna ikus daiteke. Zutik agertzen direnak, ezkerretik eskumara, Bernardo Lezeta, X, X, Eduardo Iregi, X, X, X, X, X, Mateo Landa, Esteban Arrieta, X, Jose Mari Larrañaga eta X dira. Behean, makurtuta, ezkerretik eskumara, Markos Diaz de Gereñu, Leonardo Akixu, X, Bittor Orobengoa eta X.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala