Argazki Indibiduala

Lagunak pasioan besotik hartuta

1945-06-30Ref: 00165

Gaztañadui kalean ateratako argazkia da. Eskuma aldean okindegi zaharraren eraikina ikusten da, gaur egun Gorosarri plaza dagoen tokia. Errepidetik doazen 7 neska gazte agertzen dira besotik hartuta eta soineko dotoreekin jantzita.
Astebukaeratan neskak horrela ibili ohi ziren, besotik, kalean gora eta behera.Errepidetik joaten ziren oso kotxe gutxi pasatzen zirelako.
Informatzaileak esandakoaren arabera 1945. urteko San Pedro jaiak izan daitezke.
Argazkian agertzen diren neska batzuk hauek dira, ezkerretik eskumara: x, Mari Tere Eraña, Kontxita Otxoa, Asun de Antxita, Carmen Iglesias, Jesusa.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala