Gazte koadrila Atxorrotxen
Gazte koadrila bati Atxorrotx mendian ateratako argazkia. Adierazgarria da mendira zer arroparekin joaten ziren: neskak gonarekin, gizonak alkondararekin, eta guztiak oinetan alpargatak jantzita. Ezkerretik hasita hirugarrena Arantxa Zubizarreta da eta bere albokoa Asun Azkoaga. Eskuma aldean, behean agertzen den gizona Bernardo Lezeta da.
Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala