Txistulariak Gaztañadui kaletik zehar
Txistulari talde bat Gaztañadui kaletik zehar doa gorantz. Atzealdean daude txistulariak txaleko, albarka eta txapela jantzita guztiak. Aurrean bi haur ikus daitezke erdian dotore-dotore jantzita, eta euren alboan beste haur bat aguazil jantzita. Ezkerretara Santa Ana auzoko etxeak ikus daitezke, artean eraikitze lanetan. 00305 eta 00188 argazkien egun berekoa da.
Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala