Argazki Indibiduala

Eskoriatzako sokatira taldea

1976-07-01Ref: 01836

Eskoriatzako sokatira taldeari Zarauztarra tabernan ateratako argazkia. Irudia taldeak lehiaketaren bat irabazi zuenekoa da, kopa eskutan dutela ageri baitira. Taldekoen kamisetetan babeslearen izena agertzen da: Toldos Etzalpe. Ezkerretik hasita laugarrena Ricardo Segura da eta bere aldamenean, itzalkina eusten, Josu Izagirre (Suso). Behekaldean makurtuta, Jose Mari Oianguren dago.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala