Argazki Indibiduala

Amaia Antzokiko bertso saioa

1973-12-23Ref: 01846

1973ko abenduan egindako bertso saio bateko argazkia dugu hau. Arrasateko Amaia Antzokiko eszenatoki gainean inguruko bertsolaririk ezagunenak bildu ziren, eta horien artean, zutik, abesteko prest, Eskoriatzako Xanti Iparragirre ikusi dezakegu. Eserita daudenen artean, ezkerretik hasita laugarrena Maximo Letona da, Maringoa. Eskumatik hasita lehena Iñaki Murua da, gerora punta-puntako bertsolaria izan dena, baita Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari ere.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala