Argazki Indibiduala

Jose Arana kaleko etxeen atzealdea

Ref: 01853

Argazkian Jose Aranako zenbait etxeren atzealdea eta ortuak ikusten dira. Lehen planoan, ezkerretara dagoen etxea Nere Bazterra da; aldamenean, leihate urdinekin, Demetrioena, eta irudian eskumatara, Biteriena. Etxebizitza hauek 2002. urtean eraitsi ziren, eskola zaharrarekin batera, Txisturalien harratea eta plazako etxebizitzak eraikitzeko.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko euskara@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala