San Juan kaleko etxeak
Dorleta auzotik San Juan kaleko etxe batzuei ateratako irudia dugu hau. Bertan ikusten diren etxeak, eskumatik ezkerrera, Arbena eta Ubidena dira, eta argazki honetan ongi ikus daiteke Ubidenak zeukan eskailera kiribila. Arbe etxearen alboan zegoen etxea, Etxabena, 1999. urtean eraitsi zen, eta horregatik ikus daiteke argazki honetan Ubidena, bestela perspektiba honetatik ezinezkoa litzatekeena.
Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala