Argazki Indibiduala

Mesedeetako Amaren prozesioa

1919Ref: B-202

Mesedetako Amaren prozesioa da, Jose Arana kaletik pasatzerakoan. Ama Birjina ondo apaindutako karroza batean daramate. Bazterretan jende asko dago prozesioari jarraika. Aste Santuan egin ohi ziren prozesioetako bat izan daiteke. Ezker aldean Vera Cruzeko Mesedeetako moja bat ikus daiteke. Moja horiek 1945 inguru arte Eskoriatzan Santa Anako komentuan egon ziren eta ondoren Berrizera joan ziren. Etxeetako balkoiak ere oso apainduta ageri dira. Ezker aldean agertzen den gizonaren jazkera eta itxura ikusita, agintariren bat izango zela pentsatzen dugu.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala