Argazki Indibiduala

Gaztañadui jauregia (Ganuzena)

1999Ref: 01987

Gaztañadui jauregiaren barruko ikuspegi bat dugu hau, azken solairuarena, 2000. urtean berriztu aurretik egindakoa. Argazki honetan, zoruari eta goiko habexkei erreparatuz gero, argi ikusten da XVI. mendeko eraikin honen barruko egitura egurrezkoa dela. Etxearen fatxada, berriz, harlanduz egina dago, irudiaren atzealdeko leihoetan ikus daitekeen moduan. Erlazionatutako argazkiak: 1983tik 1996ra bitartekoak.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala