Argazki Indibiduala

Abadea eta haurra Ganuzaneko lorategian

Gaztañadui jauregiaren atzealdeko lorategian ateratako argazkia, etxea artean Ganuza familiaren jabetzakoa zenean (gaur egun Arizmendi ikastolaren HH-ko eraikina da). Argazkian abade bat ageri da, urte gutxiko haur bat eskutik duela. Abadea, sotana soinean, apaiz kapela buruan eta bastoia eskuan, Don Jose Ajuria izan daiteke.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala