Argazki Indibiduala

Sokamuturra

Sokamuturra sanpedroetan oso ohikoa izaten zen, eta frontoi inguruan zegoen arboladian egiten zen. Baina argazki honek ez digu segurtasunik ematen irudia Eskoriatzakoa dela esateko. Zezena ikusten da lehen planoan, eta hesiaren atzealdean gazte bat xaxaka. Ezkerretara, beste mutil gazte bat ikusten da, sonbreroa jantzita eta toreatzeko kapa eskuetan duela. Argazki hau 2161, 2170 eta 2180 zenbakidun erregistroekin erlazionatuta dago.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala