Argazki Indibiduala

"Peña Cubino" aurkezpen eguneko bazkaria

1987-11Ref: 02280

Eskoriatzan Laudelino Cubino txirrindulariaren omenezko “peña” bat sortu zen. Hau da “Peña”ren aurkezpen ofizialaren egunean Apotzagako elkartean egin zen bazkariaren argazkia. Ekitaldira, besteak beste, Laudelino Cubino eta bere emaztea Encarni bertaratu ziren. Haiekin batera, argazki honetan Jesus Belamendia, Filo Martínez, Maite Uribe eta Santi García de Salazar ageri dira.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko euskara@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala