Argazki Indibiduala

Alcazar tabernan egindako txapelketaren irabazleak

Ref: 00261

Alcazar tabernan egindako txapelketa batean garaile ateratako koadrila baten argazkia da. Saria kopa bat eta Martini botila handia izan ziren. Taldean, mutil beltz gazte bat agertzen da, Eduardo Romero izeneko venezuelarra, Arrasateko eskola politeknikora ikasketak egitera etorri eta urte betez Eskoriatzan Armendariz Abasolo familiaren etxean bizi izan zena.
Ezkerretik eskumara, zutirik: Eduardo Romero, Jesus Mari Izagirre, Hilario Altuna, Paco Izagirre, Isidro Altuna, Fede Izagirre eta Jose García.
Makurtuta, ezkerretik eskumara: x, x, x, Jesus (Erriojanoa), Elortondo (Txantxiku) eta Antonio Errarte.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala