Argazki Indibiduala

Santageda mutilak

Ref: 00266

Gaztañadui kalean ateratako argazkia da. Atzean ikusten den eraikina Gaztañadui kaleko 21. zenbakidun etxea da. Argazkian mutil koadrila bat ikusten da, baserritar jantzita, brusa, lepoan zapia, txapela eta makila eskuetan dutela. Santageda mutilak izan daitezke, santaeskean. Aurrean militar itxuraz jantzitako mutil bat doa, bandera batekin. Atzean, etxearen ezkerraldera, tantaia edo txopoa ikusten da. Tantaia kintoek San Joan gauean altzatu ohi dute Eskoriatzan eta gaur egun plazan jartzen bada ere, aspaldi frontoian jartzen zen, argazki honetan ikusten den moduan
Argazki hau 00087 argazkiarekin erlazionatuta dago.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala