Argazki Indibiduala

Gorosarri dantza taldea Otala Zelain

Ref: 00276

Aretxabaletan Otala Zelaiko erromerian egindako argazkia da, maiatzeko bigarren domekan ospatzen den erromerian, hain zuzen. Gorosarri dantza taldeko partaideak agertzen dira. Hasiera batean Aretxabaletan ez zegoen dantza talderik eta Eskoriatzatik urte pare batean joan ziren dantza egitera. Gerora Aretxabaletak bere dantza taldea sortuko zuen.
Lehen planoan, Jose Ramon Zubizarreta, Aitor Zubizarreta (goiko dantzaria hanketatik eusten), Eduardo Plazaola (atzean, dantzariari besoetatik eusten) eta Alfredo Eraña (azpitik pasatzen).
00607 zenbakidun erregistroan dagoen argazki berbera da, baina urritixeagotik aterata. Argazki hau, gainera, 00210 zenbakidun erregistroaren egun berekoa da.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala