Garia-jotzen
Herriko plazan, udaletxe aurrean, idi parearekin garia-jotzen ari direla ateratako argazkia da. Mende hasieran herriko plaza aprobetxatzen zen garia-jotzeko. Batzuetan eskuz egiten zen, baina beste batzuetan idiek tiratutako harriekin, eta halakoetan harri gainean umeak jarri ohi ziren pisu gehiagi egiteko. Prozesu honi gari-jotzea edo "trillua" deitzen zitzaion. Argazki honetan udaletxea ikusten da eta baita ezkerretara dagoen errementeriaren etxea ere. Argazki hau 00356, 00357,00359, 01394 eta 01395 zenbakidun argazkiekin erlazionatuta dago.
Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala