Sanpedro jaietako umeen karroza
Sanpedroetako haurren karroza da, euskararen aldekoa. Gainean, baserritar jantzita, ume txikiak daude eta pankarta handi bat lema honekin: "Euskadi gure aberria, Euskara gure hizkuntza". Lemaren azpian Euskal Herriko mapa, erdian lauburu handi bat duela.
Ilunkera da eta jende asko dago begira.
Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala