Argazki Indibiduala

Zubizarreta Olalde familiaren argazkia

1925,Ref: B-98

Zubizarreta Olalde familiaren argazkia da. Familia hau Lete auzoko Santa Lutzia baserrikoa zen. Argazkian bederatzi pertsona agertzen dira, familia bereko 6 anai-arreba eta bi emakumeren senarrak, guztira 5 gizonezko zutik eta hiru emakume jarrita, horietako batek altzoan urtebete inguruko umea daukala. Familiaren herentziaren errepartoa egin zutenean ateratako argazkia da. IZENAK: 1.Felix Iregi, 2.Doroteo Zubizarreta (mikeletea), 3.Balbino Zubizarreta, 4.Benito Zubizarreta (mikeletea), 5.Justo Elortondo, 6. Paula Zubizarreta, 7.Gabina Zubizarreta, 8.Santa Zubizarreta, 9.Lucia Elortondo.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus
Jaitsi argazki originala