Atxorrotxeko eguna
2003ko Atxorrotxeko eguneko ospakizunak. Meza eta bailararen bedeinkapena Xabier Gomez apaizarekin, bertsotan Amets Arzallus eta Sustrai Kolina eta herri bazkaria Atxorrotxen bertan.
Arratsaldean, zaparrada galanta eta plazako kontzejupean herritarrek eramandako tortilak jasotzen ziren eta bertan batutako dirua Atxorrotx Gobernuz Kanpoko Erakundeak garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak garatzeko erabili ohi zuen.
Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.eus