Zigor-dantza

2025-07-01Ref: 2471-00

Argazki artxibo honetan 566 eta 567 zenbakidun argazkiak ikusita jakin zen Eskoriatzan Zigor-dantza egin zela 1948an eta baita nortzuk egin zuten ere, baina ez zegoen dantza horri buruzko bestelako informaziorik, argazkiak bakarrik.
Argazki horretan oinarrituta, zigor-dantza ikertu, berrinterpretatu eta 2025.urtean plazaratu egin zen. Dantzaren estreinaldia sanpedroetan egin zen, hirugarren egunean, antzina ere hala egin zela jasota zetorrelako.
1948ko irudietan eta herritarren testigantzetan oinarrituta, zigor edo makilarekin egindako dantza baten berrinterpretazioa aurkeztu da. Idoia Lahidalga Bagliettok, Gorosarri dantza taldeko irakasleak eman dio forma gaur egungo dantzari. Eskoriatzako eta hainbat dantza-maisuren ereduak kontuan hartuta soka-dantza Leintz martxarekin hasi eta Eskoriatzako ereserkiarekin plazaratu da, desafioak, banangoa eta dantza lotua barne. Amaieran, agurra eskaini zitzaion 2025ean sanpedroetako pregoia bota zuen Zapatista elkarteko ordezkariari, eta herritarrak fandangoa eta arin-arina dantzatzera batu ziren. Biribilketarekin itxi zuten saioa.

Informazioa zuzendu edo aldatzeko euskara@eskoriatza.eus